BILBO 20 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, uztailaren 20an, lehen eta azken orduetan hodei gehiago ikusiko dugu eta orduan zaparradak bota ditzake. Eguerdian eta arratsaldean ostarte handiak zabalduko dira, hainbat puntuan zerua urdin geratuko da.
Tenperaturan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko edo pixka bat igoko da; balio beroenak 27-29 graduen bueltan ibiliko dira kostaldean eta 30-33 gradu inguruan barnealdean. Hiriburuetan, Bilbon 20 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 34 gehienez.
Itsasoan, goizaldean eta goizean goiz hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirria arratsaldetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:29an izango da, eta itsasbeherak 7:03an eta 19:38an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.