Eguraldia.- Giro argia goizean eta hodeiak ondoren larunbat honetan

Archivo - Hodeiak ugaritzen
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 3 mayo 2025 7:05

BILBO 3 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, maiatzaren 3an, goizean giro argia izango dugu, hodei gutxirekin, eta arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira, bereziki barnealdean, eta baliteke noizbehinka eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste egitea.

Hegoaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko du, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:53an eta 22:15ean izango dira, eta itsasbehereak 03:31n eta 15:48an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado