Eguraldia.- Giro eguzkitsuak jarraituko du asteartean

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 23 febrero 2026 16:30

BILBO 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, otsailaren 24an, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu eta hegoaldeko haizea zakartu egingo da. Zeruan hodei gutxi ikusiko da, eta orokorrean urdin ikusiko dugu, nahiz eta lehenengo orduetan lanbroa eta behe-lainoa sortu.

Hegoaldeko haizearen eraginez, tenperatura maximoak astelehen honetan baino gehiago igoko dira, bereziki Kantauri isurialdean, 22 eta 24 gradu arteko balioekin; Mediterraneo isurialdean, aldiz, baliteke pixka bat jaistea. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 20 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metro artekoak. Itsasgorak 09:22an eta 21:50ean izango dira, eta itsasbehereak 03:03an eta 15:34an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado