BILBO 3 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, ekainaren 3an, giro umel eta freskoarekin jarraituko dugu. Ipar isurialdean oso hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du. Hegoaldean arratsaldera arte seguraski ateri eutsiko dio, baina gero zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Egunaren amaieran atertzera egingo du.
Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nahiko freskoak izango ditugu urte sasoi honetarako. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 13 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasbazterrean ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gero txikitu eta egunaren amaieran metro erdi ingurukoak izango dira. Itsasgorak 00:08an eta 11:46an izango dira, eta itsasbehereak 05:22an eta 17:35ean. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.