Eguraldia.- Giroa aldatuz joango da igande honetan

Archivo - Hodeiak
IREKIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 7 septiembre 2025 7:05

BILBO 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, irailaren 7an, eguraldia aldatuz joango da. Zerua lausotuago egongo da: lehen orduetan goi-hodeiak agertuko dira, eta arratsaldean hodei trinkoagoak sartuko dira eta noizbehinka tantaren bat utz dezakete.

Goizaldea eta lehen orduak oraindik oso epelak izango dira hego-haizeari esker. Goizean zehar, ordea, hego-haizeak indarra galduko du eta ipar-mendebaldekoari emango dio paso. Eguerdi aldera kostaldean aldatuko da haizea, eta orduak aurrera joan ahala, barnealdera ere iritsiko da.

Tenperatura maximoek behera egingo dute, baina oraindik uda sasoikoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 19 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta goizaldean 5-6ko tarteekin, eta eguerdi aldera ipar-mendebaldera aldatu eta 3-4koarekin ibiliko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:09an eta 17:23an izango dira, eta itsasbehereak 11:07an eta 23:30ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado