BILBO 24 Abr. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, apirilaren 25ean, hodei ugarirekin jarraituko dugu ipar isurialdean eta giro argiagoarekin hegoaldean. Hegoaldean arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsu batzuk botatzea han-hemenka.
Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak beste pixka bat jaitsiko dira, bereziki ipar isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 24 gehienez.
Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 13:09an eta 01:35ean izango dira, eta itsasbehereak 06:29an eta 18:54an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.