Eguraldia.- Hodeitza arinduz joango dira astelehenean orduek aurrea egin ahala

Archivo - Hodeitza arinduz
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 17 noviembre 2024 17:30

BILBO 17 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, azaroaren 18an, orduek aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da. Goizean goiz Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da behe-hodeiekin, baina eguerdirako ostarteak irekitzen joango dira eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Hegoaldean, berriz, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, zerua nahiko garbi agertuko da.

Haizea ahul ibiliko da eta tenperaturan ez da gorabeherarik espero. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 1-2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:45ean eta 18:14an izango dira, eta itsasbehereak 11:58an eta 00:14an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado