Eguraldia igande honetan, otsailaren 12an

Archivo - Oskarbi
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 12 febrero 2023 7:05

BILBO 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, otsailaren 12an, eguraldiak ildo beretik jarraituko du, baina hego-ekialdeko haizea zertxobait gehiago indartuko da eta ipar partean tenperatura igoaraziko du. Era horretan, lehen orduetan izotza Araban eta Nafarroa erdialde eta hegoaldean botako du gehienbat; eguerdi inguruan giroa goxoagoa izango da.

Zerua oskarbi egongo da egun osoan eta tenperatura maximoak 10-15 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 0 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 5 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen -3 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean -3 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ekialdeko tarteak izan daitezke; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:18an eta 20:46an izango dira, eta itsasbehera 14:37an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado