Ildo beretik ostegunean

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 28 diciembre 2016 17:28

BILBO 28 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, abenduaren 29an, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean goiz hotz egingo du edonon eta barnealdeko zenbait lekutan lainoa sortuko da; aurreko egunetan ez bezala, goiza aurrera joan ahala laino hori desegingo da, baita Ebro ibarrean ere, kostako zaion arren. Gainontzeko orduetan eguzkia jaun eta jabe, baina kostaldean behe hodei batzuk ager daitezke tarteka, batez ere arratsaldean, orduan iparraldeko haizea ibiliko baita.

Isurialde atlantikoan tenperaturak behera egingo du; Ebro ibarrean maximoak igoko dira, lainoa desagertuko delako. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen -2 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean -2 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ahulduz joango da, ipar-osagaia nagusituz. Itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:30ean eta 15:50ean izango dira, eta itsasbeherak 09:39an eta 21:52an. Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado