BILBO 27 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, ekainaren 28an, tenperaturak gora egingo du berriro. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, eta egunaren hasieran iparraldean behe-hodei batzuk agertuko dira, batez ere kostaldean.
Tenperatura maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira, kostaldean izan ezik; hegoaldeko zenbait lekutan 35 gradutik gertu ibiliko dira ziurrenik. Tenperatura minimoak ere igoko dira eta kostaldean eta Ebro ibarrean gaua tropikala izatea da litekeena.
Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 32 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 33 gehienez.
Itsasbazterrean, goizaldean eta goizean hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta gainerako orduetan ipar-ekialdekoa 2-3koarekin etra arratsaldean 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:35ean eta 19:50ean izango dira, eta itsasbehera 13:30ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.