Eguraldia.- Zaparradak berriro asteazken honetan, batez ere ipar partean

Euria
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 6 mayo 2026 7:05

BILBO 6 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, mkaiatzaren 6an, zaparradekin jarraituko dugu, batez ere Kantauri isurialdean. Goizean zaparradak egingo ditu ipar partean, batez ere kostaldean; hegoaldean, berriz, ateri egongo da eta hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Eguerditik aurrera ordea, zaparradak Kantauri isurialdetik hegoaldera zabalduko dira.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldera edo iparraldera aldatuko da. Tenperatura maximoak ez dira 14-16 gradu artetik pasako. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarte batzuekin, eguerdi inguruan ipar-mendebaldera aldatuko da, arratsaldean iparraldera 3koarekin, eta egunaren amaieran norabide aldakorrekoa ibiliko da 2koarekin; itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin, eta arratsaldean itsaskirria eta gauean itsaso kizkurra.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:57an eta 20:16an izango dira, eta itsasbehera 14:06an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado