EHUko Gipuzkoako campusak ikasteko gelak irekik ditu asteburuetan azterketen aldian

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 30 mayo 2025 14:02

DONOSTIA 30 May. (EUROPA PRESS) -

EHUp Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusak ikasteko gelak irekiko ditu asteburuetan Donostiako Elbira Zipitria zentroan azterketen garaia dela eta.

Zehazkiago, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, maiatzaren 31n, ekainaren 1, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an eta uztailaren 5ean eta 6an erabili ahal izango dira aretoak, 09:00etatik 21:00etara.

Ikasgelak erabili nahi dituzten iukasleek aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioan. EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria zentroko ikasteko geletara.

Contenido patrocinado