EHUko gobernu kontseilu izendatu berriak agintaldiko lehen bilera egin du

EHUko gobernu kontseilu berria
FERNANDO GÓMEZ / UPV/EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 26 febrero 2025 15:28

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko gobernu kontseilu izendatu berriaren lehen bilera egin da asteazken honetan, Bilboko Bizkaia Aretoan, Joxerra Bengoetxea errektorea buru zela. Gobernu Kontseiluko kideen heren bat berritu da, errektoretza talde berriko 11 kidek eta beste lau kidek bilera honetan hasi baitute jarduna.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, gobernu taldeak agintaldi berriaren ildo nagusiak azaldu ditu, hau da, campusak indartzea, pertsonen zaintza, gizarterako zerbitzua eta sareak eta digitalizazioa bultzatzea, komunikazioa sustatzea, eta kudeaketa eraginkorra lortzea.

Era berean, gobernu kontseiluak zenbait erabaki onartu ditu, besteak beste, Irakasle Laguntzaile Doktoreen 41 plazarako deialdia egitea (horietatiko zortzi berriak), adminmistrazio eta zerbitzuen langileen zortzi plaza berri sortzea eta graduondokoen eskaintzara zortzi master ofizial proiektu berri gehitzea.

EHUko gobernu kontseiluak euskal unibertsitate publikoaren politika orokorraren jarraibideak ezarri eta garatzen, aurrekontuak egiten eta urte anitzerako planak prestatzen ditu, eta 45 kidek osatzen dute.

Contenido patrocinado