Emakume pilotariek euren kirol arropa marka propioa izango dute

Andrazko marka berriko galtzak
EMAKUME MASTER CUP
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 10 marzo 2026 14:54

BILBO 10 (EUROPA PRESS)

Emakume Master Cup zirkuituan jokatzen duten pilotariek berritzen eta hazten jarraitzen dute "etengabeko garapenaren bidean", eta 2026. urteko denboraldian eurentzat propio sortutako kirol markako arropak jantziko dituzte: Andrazko.

Emakume Master Cup zirkuituko arduradunek jakinarazi dutenez, diseinu berriko kamisetaz harago, aurtengo berrikuntza nagusia galtzen diseinu berria izango da. Galtza berriak Kirolak Bat enpresak ekoitzi ditu, emakumezkoen esku pilotako erreferentziazko txapelketak jokatzen dituzten pilotarien gustu beharretara ahalik eta gehien egokitu daitezen sortutako diseinuarekin, kantxan erosoago senti daitezen. Galtza berriak osotasunean Euskal Herrian ekoitziak izango dira, bertako ehunarekin.

Andrazko marka berriko galtzak martxoaren 22an Eibarren (Gipuzkoa) jokatuko den Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Txapelketako lehen mailako finalean estreinatuko dituzte eta hemendik aurrerako txapelketa guztietan erabiliko dira, baina dagoeneko www.kirolakbat.com atarian eskuragarri daude, Euskal Herriko klub guztietako emakume pilotariek ere erabil ditzaten.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado