Foto: EROSKI
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 6 (EUROPA PRESS)
Eroski Fundazioak "Imagine Food" marrazki lehiaketa jarri du martxan, ikasturtea hastearekin batera eta 6 eta 12 urte arteko ikasleentzat, Elikadura Eskolaren Elikadura eta Ohitura Osasungarriak III. Heziketa Programaren barnean. Helburua da ikasleak eta irakasleak elikadura orekatua eta osasungarria eramatearen garrantziaz kontzientziatzea.
Horretarako, lehiaketak bi erakargarritasun ditu: alde batetik, hiru marrazkirik onenak bozkatuko dituzte, eta bestetik, finaleko 30 marrazkiak Peio Gartzia chefak interpretatuko ditu, eta errezeta liburu batean bildu.
"Eroski Fundazioan txikienengan pentsatu dugu proiektu honetan, irudimena landuko baitute errezeta burutsuak eta originalak marraztuta. Lehiaketa honetan, ikusiko da elikagai osasungarriekin ere ongi pasa daitekeela eta maiz behartuta bezala egiten dena dibertigarria izan daitekeela", esan du Alejandro Martínez Berriochoa Eroski Fundazioko zuzendariak.
Parte hartu nahi duten ikastetxeek lege oinarriak ikus ditzakete imaginefood.escueladealimentacion.es webgunean, eta izena eman, dohainik, marrazki digitalizatuak igortzeko (JPG, GIF eta PNG), gaur hasi eta azaroaren 15era arte. Lehen 30 finalistak hautatzeko, Eduardo Cifrian Eroski Fundazioko Elikadura Eskolako arduraduna, Peio Gartzia sukaldari profesionala eta Elena Urdaneta Basque Culinary Centerreko I+G arloko zuzendaria izango dira epaile.
Webgunean izena ematen duten ikasleek hamar gogokoenen aldeko botoa eman ahalko dute, eta gero epaileak erabakiko du zein hiru marrazkik irabazi duten. Hiru marrazkiak hautatzeko orduan, errezetak menu osasungarri baterako balio duen aztertuko da, originaltasunari, estetikari eta egokitasunari erreparatuta.
"Ikasketa maila bakoitzeko irabazle bat izango da (1., 2. eta 3. maila), eta ikasleez gainera ikastetxeak ere sarituko dira. Irabazle bakoitzari bizikleta bat emango zaio, eta ikastetxeari 2.000 euro, instalazioak hobetzeko lanetarako. Horretaz gainera, finaleko 30 errezetak umearen irudimenetik Peio Gartzia chefaren sukaldera igaroko dira; izan ere, liburu batean argitaratuko dituzte", azaldu du Martínez Berriochoak.
HEZIKETA PROGRAMA
Lehiaketa honen sorburuan, Eroski Fundazioaren Heziketa Programaren hirugarren edizioa dago, "Hazteko energia" izenekoa, eta helburua da haurrengan bizi ohitura eta elikadura osasungarriak sustatzea.
Aurtengoan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman dezakete webgune honetan: www.escueladealimentacion.es.
"Ikastetxe asko ari dira izena ematen. Irailaren amaieran, tokien herena beteta genuen, 6.000 ikasle baino gehiago eta 200 lantegi hitz emanak", esan du Eroski Fundazioko zuzendariak.
Programaren aurreko bi aldietan, Espainiako 300 ikastetxetako 16.000 haurrek baino gehiagok eman zuten izena, eta alor askotako batzorde zientifiko bat izan zuen, medikuntzakoak, nutrizio eta dietetikakoak, psikopedagogiakoak eta pedagogiakoak.
Orain arte bezala, ikasgelako saio teorikoak eta tailer praktikoak uztartuta, ikastetxeetako Heziketa Programak ikasgai berriak dakartza ikasleei heziketa hobea emateko elikadura eta bizi ohitura osasungarrien inguruan. Hala, hiru saio berri egongo dira ikasleen jakintza handitzeko: "Nire herriko produktuak", "Nutrizioa munduan" (UNICEFekin lankidetzan) eta "Nola elikatu eta zaindu nire mundua" (WWFren laguntzarekin).
Zortzi saiotan banatuko dituzte eskolak, eta beste bi tailer izango dira ikasitakoa praktikatzeko. "Erosketa egiten menu osasungarri" prestatzeko' ohikoaz gainera, aldi honetan "Nire herriko produktuak" izenekoa gehitu dute, haurrek beren komunitateko nekazaritzako elikagaien jatorria ekoizleen lantokietan ezagutzeko; hala, tokiko ekoizpenak duen garrantziaz jabetuko dira.