DONOSTIA 6 May. (EUROPA PRESS) -
Berroeta Aldamar enpresako Administrazio Kontseiluak AV62 Arquitectos enpresari esleitu dizkiote Getariako Balenciaga Museoko barne-egokitzapen lanak, epaimahairen balorazioa kontuan hartu ondoren. Aurkeztutako lanen kalitate altua azpimarratu eta taldeek egin duten lana eskertu nahi izan dute museoko arduradunek.
Balenciaga Museoa kudeatzen duen enpresak prentsa ohar bidez adierazi duenez, AV62 Arquitectos enpresak aurkezturiko proposamenaren elementu guztiak "logika orokor bati jarraitzen diote eta dotoreziaz eginikoak dira". Gainera, Cristobal Balenciagaren lan lerroarekin bat egiten dute.
Behe-oinerako proposatutako erabilera eta antolakuntza proposamena "oso positiboki" baloratu da, zintzilikatutako kutxen azpian denda, kafetegia eta erabilera anitzetarako gunea egokituz, guztiak, diseinu erakargarriaz eginak. Proposamen honek atrioko espazioaren erabilera egokia bermatzen du.
Sarreran, fatxada berri bat proposatzen du egitasmoaren zantzu orokorrekin bat datorrena. Zintzilikatutako bolumenen itxitura xehetasunez aztertzen da, argiztapen, isolamendu akustiko eta aireztapen baldintzak kontutan hartuta.
Behin-behineko erakusketa aretoetarako, antolakuntza irekia eta erabilera anitzak ahalbideratzen dituena proposatzen da. Erakusketa iraunkorrerako, aldiz, oso antolakuntza zehatza proposatu da. Hauetan, edukiak nahiz eszenografia ondo aztertu da, eta izaera publikoko ibilbideak eta mantenuko lanak burutzeko sarbideak bereizten ditu. Proposamenak, bilduma bakoitzarentzat dagokion giro desberdina eratzeko aukera eskaintzen du.
Halaber, eraikina eta bere ingurunea aztertzen ditu, kanpoan landaretza eta zuhaitzak erabiltzen dituelarik eguzkia iragazteko eta fatxadaren ikusizko erasana arintzeko.