EUSKADI.-Barrika Piragua Taldeak 2008ko San Juan Estropada antolatu du ekainaren 22rako

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 10 junio 2008 16:21

BILBO 10 Jun. (EUROPA PRESS) -

Barrika Piragua Taldeak San Juan Estropada antolatu du, Barrikako Udalaren eta Bizkaiko Piraguismo Federazioaren laguntzaz. Estropada ekainaren 22an izango da, igandearekin, Butroiko itsasadarran, 17:30etatik aurrera.

Interesatuek uztailaren 14a baino lehen bidali behar dituzte izen-emateak Barrika Piragua Taldera. Postaz edota posta elektronikoz aitorsaenz@hotmail.com helbidera bidali daitezke, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Izen-emate agiriak irteera baino bi ordu lehenago emango ditu taldeko buruak Barrika Piragua Taldearen bulegoan, eta bertan emango da jakitera estropadan esku hartuko duten arraunlarien zerrenda. Zerrenda hori izango da behin betiko parte-hartzaileen izenen sorta, eta ez dira ondoren aldaketak eta ezabaketak onartuko.

Lehenengo irteera 17:30etan izango da, eta txanda bakoitza amaitzean egingo dira ondorengoak. Maila bakoitzeko hiru lehenentzako sariak egongo dira eta esku hartzen duten guztientzako dominak. Hiru lehen taldeentzat garaikurrak emango dira ere. Epaileak Bizkaiko Piraguismo Federazioak ezarriko ditu.

Contenido patrocinado