EUSKADI.-Berrizko Udalak kamioien joan-etorriak debekatuko ditu herrigunean

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 14 abril 2008 15:36

BILBO 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Pisu handiko ibilgailuek debekatuta izango dute Berrizko herrigunetik joan-etorriak egitea, eta horretarako Udalak herri sarreretan debeku-seinaleak ipintzen dabil aste honetan. Debeku honekin, herrigunean kamioi handien trafikorik ez izatea lortu nahi du Udalak.

Modu honetan, Berrizko Udaletik prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, 3,5 tona baino gehiago duten kamioiek, eta Berrizen zertan geratu ez daukatenek, debekatuta izango dute herrira sartzea. Hala ere, zerbitzu eta baimendutakoentzat ez da kontuan hartuko debekua.

Contenido patrocinado