EUSKADI.-Etengabeko Zarata VI. Nazioarteko Hardcore Jaialdia ospatuko da bihar eta etzi Donostiako Altza Kultur Etxean

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 2 octubre 2008 16:00

DONOSTIA 2 Oct. (EUROPA PRESS) -

Hardcore musika maite dutenentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu den Etengabeko Zarata Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da bihar eta etzi Donostiako Altza Kultur Etxean, Buenawista Prolleckziom's elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatuta.

Bi egunetan musika zaratatsua entzungo da etengabe (hamar minutu baino ez da egongo taldeen artean), "konpromiso handiko giro onean", antolatzaileek nabarmendu dutenez. Aurten, berriz ere talde berriak eta eskarmentu handikoak nahastuko dira, eta Europa mailako hainbat bira bertan elkartuko dira.

Ohiko formularekin aurreko bost urteetako arrakasta izatea espero da: 12 talde, bi egunetan banatuta, ostiralean bost eta larunbatean zazpi. "Ohiko jendetza biltzeaz gain, aurrekoetan sortu den giro magiko hori berriro arnasteko irrikitan gaude", adierazi dute.

Horrela, bihar 21:00etatik aurrera arituko diren taldeak ondokoak izango dira: Paz Vegan (Donostia), Kobory (Errenteria), Erantzun (Zarautz), Yakuza Horror (Zaragoza) eta TDeK (Madril). Larunbatean, aldiz, 19:30etan hasita, Layo Raser (Irun), Burux Lee (Zarautz),

Nada X liberar (Gasteiz), Raiser (Logroño), Disturbance Project (Madril), Looking For An Answer (Madril) eta P.L.F. (AEB) taldeen txanda izango da. Salneurria 5 eurokoa izango da egun bakoitzean.

Contenido patrocinado