BILBO 25 Sep. (EUROPA PRESS) -
Euskadi Informazioaren Gizartean 2010 Planak (Euskadiko Agenda Digitala) Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ezagutu, ikasi eta gozatu nahi duten pertsona nagusi guztiei zuzenduriko espazioa izango du gaurtik igandera bitartean Barakaldoko BECen ospatuko den "Nagusi 08" azokan, SPRI, KZgune eta Izenpen laguntzarekin.
IKTak hirugarren adineko pertsonei hurbiltzea Euskadiko Agenda Digitalaren helburuetariko bat da, adin multzo horretan hezi digitala murrizteko asmoz. Horretarako, Agendak, SPRIren, Kzguneren eta Izenperekin batera teknologiaren ezagutza eta erabilerak bizitza kalitate mailan suposatzen duen hobekuntza ezagutu, ikasi eta gozatu nahi duen pertsona heldu orori zuzenduriko espazioa izango dute.
Teknologiaren mundura hurbilketa eta ezagutza, hitzaldi eta bideo emanaldi batzuen bitartez lortuko da. Hitzaldi hauetan, IKTak egunero erabili eta gozatzen duten pertsonek -bai aspaldiko erabiltzaileak, eta baita erabiltzaile berriak ere- beraien esperientziak lehenengo pertsonan era hurbil eta didaktikoan azalduko dituzte.
Ikasketa, KZguneren ikasgela digitalaren bitartez egingo da, non eguneroko bizitzan eragina duten gaiak Interneten nola erabiltzen diren azalduko da, ordu laurdeneko mikro-ikastaroen bitartez.
Espazio honek, Ona txartela (Osasun Txartel Elektroniko berria) eskatu eta eskaintzen dituen erabilera eta abantailak ezagutzeko gune bat izango du.