EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak Ukan 2008 "Pixka bat es mucho" kanpaina aurkeztuko du ostiralean Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 4 junio 2008 18:27

DONOSTIA 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Ukan 2008 kanpaina eta berariaz sorturiko "Pixka bat es mucho" abestia aurkeztuko ditu ostiralean Donostian. Kanpainaren helburua euskararen normalizazioa sustatzea da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaur iragarri duenez.

Aurkezpen prentsaurrekoan 10:30etan izango da, Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, eta han izango dira Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jose Antonio Rodriguez Ranz Euskara Sustatzeko zuzendaria, Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia.

Arratsaldez, 19:30etan, Donostiako Bataplan Dantzalekuan, kanpainarako berariaz sortu den "Pixka bat es mucho" abestia aurkezteko ekitaldia egingo da, zuzeneko saioa nahiz bideoklipa ikusi ahal izango direlarik.

Contenido patrocinado