BILBO 24 Jul. (EUROPA PRESS) -
Gatibu taldeak datorren azaroan artgitaratuko du bere ibilbideko hirugarren diskoa, oraingoan Baga-Biga diskoetxearekin, eta aurkezpen kontzertua abenduaren 7an izango da, Durangoko Plateruena kafe antzokian, Euskal Liburu eta Disko Azokaren ekitaldien baitan.
Baga-Biga diskoetxeko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, talde gernikarra uztailaren 28an sartuko da diskoa grabatzen Iñaki Uoho (Platero y Tu, Extremoduro, Inconscientes) musikariaren eta teknikariaren aginduetara Muxikako La Casa de Iñaki estudioan.
Diskoak hamar abesti izango ditu eta izenburu luzea aukeratu dute diskoari izena emateko: "Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik". Taldeak ez du aldaketarik eduki eta musikari berberak sartuko dira estudian diskoa grabatzera. Abuztuaren 2an Iparraldean grabatuko dute single berriaren bideoklipa eta azaroaren hasieran kaleratuko da diskoa.
Gatibu taldearen diskoetxe eta management bulego berria Baga-Biga enpresa izango da eta Baga-Bigak kudeatuko dizkio Gatibu taldeari bidean sortuko diren musika gai oro. Esan bezala, taldearen disko berria aurkezteko lehen kontzertua abenduaren 7an izango da Durangoko Plateruenan, 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan.