EUSKADI.-Herrialde ezberdinetako folkloreak izango dira ikusgai bihartik Ondarroan (Bizkaia), Munduko Haizeak jaialdian

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 29 julio 2009 12:14

BILBO 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Munduko Haizeak jaialdiak nazioarteko musikariak eta dantzariak bilduko ditu beste behin ere Ondarroan (Bizkaia) bihartik abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo den ekitaldi honen bigarren edizioak bost emanaldi izango ditu aurten, munduko toki ezberdinetako folkloreko kantari eta dantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdia bihar hasiko da, 23:00etan, Zeelanda Berriko Whitireia artearen garapenerako dantza konpainiarekin. Ostiralean, ordu berdinean, Guizhou Txinako hego-ekialdeko kantu eta dantza konpainiaren txanda izango da. Abuztuaren 1ean, 23:00etan ere bai, "Katiuska" zarzuela eskainiko du Masa Coral del Ensanche konpainiak eta hurrengo egunean, abuztuaren 2an, Oinkari dantza taldeak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du Itsasaurren, 20:30etan hasita.

Munduko Haizeak jaialdiaren edizio honetako azken emanaldia abuztuaren 7an izango da, tango ikuskizun batekin. Horrela, 23:00etatik aurrera, Quinteto Angel orkestraren eta Sergio Gobi abeslariaren doinuekin, Eugenia Usandivaras eta Leo Calvelli, Giselle Lujan eta Roque Castellano eta Bakartxo Arabaolaza eta Joseba Pagola dantzari bikoteek jardungo dute eszenatokian.

Contenido patrocinado