BILBO 3 Dic. (EUROPA PRESS) -
Asteazkenean zabalduko dute Durangoko Arte eta Historia Museoan "José de Lejarreta, argazkilaria II. Gerra Karlistan" izeneko argazki erakusketa, eta abenduaren 30era bitartean izango da ikusgai, Durangoko Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Jose Lejarreta (Iurreta, 1838 - Durango, 1895) oharkabean joango zatekeen argazkilaria izango litzateke, bigarren Gerra Karlista abiarazi zuen 1872. urteko altxamenduagatik izango ez balitz. Herriko erretratugile apala zen, baina une aproposean egon zen, denboran bat egin zuelako aipatutako gertakari historiko garrantzitsuarekin.
Carlos VII.a erregegaiak Durango -tradizionalisten aldekoa beti- aukeratu zuen Gortearen egoitza izateko, bera Bizkaian egoten zenerako, aurretik bere aitona Carlos V.ak egin zuen bezala.
Pertsonaiei eta militar karlistei argazkiak egiteak, eta borroka horretako protagonistei aurpegia jarri izanak, argazkigintzatik haratago doan garrantzia eman die Lejarretaren lanei, dokumentu historiko bihurtu direlako.