GASTEIZ 26 Oct. (EUROPA PRESS) -
Luisa Castro idazle galiziarraren hitzaldia izango da ostegun honetan Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolaturiko "De Safo a Anne Carson: sobrevivimos al amor como a otras cosas" delako mintegiaren baitan. Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Maitasun poemei buruzko mintegia, Safo, Emily Dickinson, Anna Ajmátova, Marina Tsvetaieva, Alfonsina Storni, Ingeborg Bachmann, Luisa Castro eta Anne Carson bezalako poeten olerkiak aztertuko dira. Programa horren barruan kokatzen da Luisa Castrok ostegunean eskainiko duen "Amor mi señor" hitzaldia.
Luisa Castro idazle galiziarrak liburu ugari argitaratu ditu, poesian zein prosan. Gaur egun, 'El Mundo', 'El País' eta 'La Voz de Galicia' egunkarietan ari da lanean, kolaboratzaile gisa. Bere eleberrien artean daude "El somier", "La fiebre amarilla", "El secreto de la lejía", "Viajes con mi padre", "La segunda mujer" eta "El verano más feliz de mi vida".
Poesiari dagokionez, "Odisea definitiva. Libro póstumo", "Baleas e baleas", "De mí haré una estatua ecuestre", "Los hábitos del artillero", "Señales con una sola bandera (poesía reunida 1984-1997)", "Los seres vivos" eta "Amor mi señor" obrak argitaratu ditu.