EUSKADI.-El Salvador.- 'Ida' urakanak eragindako uholdeek 192 hildako utzi dituzte El Salvadorren

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 16 noviembre 2009 13:19

SAN SALVADOR 16 Nov. (EUROPA PRESS) -

'Ida' urakanak joan den astean El Salvadorretik igarotzean eragin zituen uholdeek 192 hildako utzi dituzte jada, desagertutako lagunak 80 diren bitartean, El Salvadorreko Gobernazio Ministerioak atzo jakinarazi zuenez.

San Vicente departamenduan izan da hildako gehien, 89 lagun hil baitira; izan ere, Chinchontepec sumendiaren zati bat askatu eta luizi bat eragin zuen, ehunka pertsona lurperatuz eta hamarnaka etxebizitza suntsituz. Bestalde, San Salvador departamenduan 84 hildako izan dira.

Latinoamerikarako Batzorde Ekonomikoko (CEPAL) adituak El Salvadorrera helduko dira gaur, 'Ida' urakanak eragindako kalteak balioztatzeko. Lehenengo kalkuluen arabera, kalteek 1.000 milioi dolarrak (667 milioi euro) gainditu ditzakete.

Bitartean, 14.295 bat pertsona agintariek jarritako 117 aterpetxetan daude, eta laguntza humanitarioa Mexiko, Venezuela eta Europar Batasunatik heltzen ari da.

El Salvadorreko Parlamentuak joan den ostegunean erabaki zuen krisiaren aurkako planaren 150.000 milioi dolar (100.000 milioi euro) erabiltzea 'Ida' urakanak eragindako larrialdiari aurre egiteko, Mauricio Funes presidenteak egindako proposamenari erantzunez.

Contenido patrocinado