Euskadik biozientzien eta osasun teknologien ekosistema sustatuko du Bartzelonako Biospain azokan

Euskadi-Basque Country standa
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 2 octubre 2025 11:54

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Biospain 2025 Espainiako Estatuko bioteknologia azokarik garrantzitsuena eta Europako nagusienetakoa egingo da Bartzelonan urriaren 7tik 9ra, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi-Basque Country standarekin hartuko du parte, SPRI eta BHC-Osasun Klusterraren eskutik, Euskadiko biozientzien eta osasun teknologien ekosistema erakutsi eta ezagutarazteko.

Jaurlaritzatik jakinbarazi dutenez, euskal osasun ikerkuntzako erakunderik esanguratsuenak ere izabngo dira standean, hala nola BIOEF, Bioaraba, Biogipuzkoa, Biobizkaia eta Biosistemak, baita BioComputing, Golden Gait Biotech, Hawk Biosystems, Innoprot, Tad, Miramoon Pharma eta Ubikare enpresak ere.

Horrela, Euskadiko biozientzien eta osasun teknologien ekosistema ezagutarazteko berariazko argitalpena prestatu da: 'Etorkizuneko osasuna eraikitzen'. BRTA, Euskadiko Parke Teknologiko eta Osasun Sistema Publikoaren ekarpenak ikus daitezke bertan, baita standean erakusketari izango diren enpresen zerrenda, agenda eta Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa digitaleko sailburuordearen eta Idoia Muñoz BHC klusterreko zuzendariaren agurrak ere.

Jaurlarirtaren arabera, Euskadiko osasun industriak hazten jarraitzen du, euskal ekonomiaren zutabe estrategikoetakoa izanik, 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, 62.000tik gora enplegu zuzenekin eta 415 enpresak baino gehiagok osatutako ekosistemarekin.

Basque Health Cluster-Osasun Klusterra 137 bazkide ditu gaur egun, besteak beste, konpainia handiak, ETEak, start-up-ak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta ospitaleak, "hedatzen ari den ehun berritzailea eta anitza islatuz".

"Ekosistema hori erreferentziazko nodo bat da terapia aurreratuetan, digitalizazio sanitarioan eta berrikuntza biomedikoan, eta Europako subiranotasun teknologikorako, segurtasun ekonomikorako eta hazkunde jasangarrirako motor gisa kokatzen da", adierazi dute Jaurlaritzatik.

Contenido patrocinado