Euskadiko 12 urtetik gorako hiritarren %91,0k osatu du covid-19aren aurkako txertaketa jarraibidea

Archivo - Txertoa jartzen
ERRE DE HIERRO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 16 diciembre 2021 12:56

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako 1.801.521 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen %91,0k. Gainera, %92,1ek gutxienez dosi bat jaso du, eta %3,2k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 4.031.320 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.842.920 Pfizer, 642.900 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 3.938.879 eman dira, hau da, jasotakoen %97,7.

Jarritako txerto guztietatik 1.556.497 bigarren dosiak izan dira, eta 246.069 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.801.521 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren %91,0k.

Oro har, Osasun Sailak ostegun honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.673.062 Pfizer dosi (jasotakoen %94,0), 688.285 Moderna dosi (%107,1), 478.474 AstraZeneca dosi (%107,7) eta 99.058 Janssen dosi (%97,8) eman dira orain arte.

Bestalde, gutxienez txertoaren dosi bat jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,8k, 90-99 urtekoen %93,6k, 80-89 urtekoen %97,6k, 70-79 urtekoen %96,3k, 60-69 urtekoen %94,9k, 50-59 urtekoen %95,3k, 40-49 urtekoen %92,2k, 30-39 urtekoen %85,8k, 20-29 urtekoen %83,0k, 16-19 urtekoen %91,4k eta 12-15 urtekoen %92,4k.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %95,0 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,6. Gainera, 80-89 urtekoen %97,2k, 70-79 urtekoen %96,3k, 60-69 urtekoen %94,9k, 50-59 urtekoen %93,9k, 40-49 urtekoen %91,3k, 30-39 urtekoen %83,8k, 20-29 urtekoen %80,8k, 16-19 urtekoen %89,3k eta 12-15 urtekoen %89,4k osatu dute jarrabide osoa.

Azkenik, 90 urtetik gorako 29.770 hiritarrek jaso dute txertoaren hirugarren dosia, hau da, populazio talde horretakoen %93,5ek, bai eta 80-89 urtekoen 108.546k (%89,8), 70-79 urtekoen 178.623k (%85,8), 60-69 urtekoen 144.581ek (%53,2) eta 60 urtetik beherakoen 97.099k (%8,3).

Contenido patrocinado