BILBO 6 May. (EUROPA PRESS) -
Red Eléctrica de España eraundeak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) AGREGA proiektua amaitu dute. Euskadiko industrian diharduten zenbait enpresa txiki eta ertainen (ETE) eskari elektrikoa kudeatzeko programa pilotu bat da AGREGA, eta, besteak beste, Energía y Gestión ASE agregadorearen koordinazioari eta INDRAren eta ZIVen lankidetzari esker garatu ahal izan da, EEEk jakinarazi duenez.
Urtebete iraun duen I+G+b arloko proiektuak 500.000 euro inguruko aurrekontua izan du, eta kontsumoen gehikuntzaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ETE industrialen eskari elektrikoaren kudeaketa zerbitzuaren bideragarritasun teknikoa ebaluatzea izan du helburu, zerbitzu potentzial gisa, sistema elektrikoaren eragiketari begira. Horri esker, haren eraginkortasuna hobetuko litzateke, eragiketarako tresna berri batez baliatzeko aukera izango baitu.
AGREGA egitasmoan lau fabrikek hartu dute parte, Fagor Ederlan, ULMA Piping eta Satuerca industria-taldeetakoek. Enpresa horiek neurketa- eta komunikazio-sistemez hornitu ziren, haien kontsumo elektrikoak nodo batean edo Eskaria Kontrolatzeko Zentroan (CECODE) integratzeko gehikuntzaren bidez, eta hartara, egoerak hala eskatzen duenean, sistema elektriko osoaren eskura jarri eskari horren zati bat.
Ekimen horrek ahalbidetu egin du atxikiaren figuraren bideragarritasuna egiaztatzea, kontsumitzailearen eta sistemaren eragiketaren arteko bitartekari gisa, bai eta industria ertainari aplikatutako eskariaren kudeaketa zerbitzuarena ere, sistemaren eragiketari edo operatzailearen eskura jartzen den baliabide den aldetik. Horrez gain, industria alorreko eskariaren portaeraren ezagutzan sakontzeko ere baliagarria izan da proiektua.