BILBO 23 (EUROPA PRESS)
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Segittur Espainiako Turismo Idazkaritzako erakunde publikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute ostiral honetan, urtarrilaren 23an, Euskal Autonomia Erkiegoan (EAE) turismo helmuga adimendunen eredua ezartzen jarraitzeko. Elkarlanaren helburua da EAEko helmugen lehiakortasuna indartzea da, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez.
Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martinez Segitturreko presidenteak berretsi dute akordioa, eta biek nabarmendu dute aliantzaren garrantzia "Euskadi kudeaketa turistiko aurreratu eta jasangarrian erreferente gisa finkatzeko".
Basquetourren eta Segitturren arteko akordioak lankidetza esparru garrantzitsua ezarriko du Euskadin turismo helmuga adimendunen eredua sustraitzeko. Horretarako, 'Turismo Helmuga Adimenduna' metodologia ofiziala erabilgarri izango dute EAEko bost helmuga berrik: Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta. Orobat, Segitturren laguntza teknikoa jasoko da egindako diagnostikoak berrikusteko eta balioztatzeko.
Egitasmoa 2026ko abendura arte egongo da indarrean, bi erakundeek finantzatuko dute elkarlanean eta jarraipen batzorde bat izango du, koordinazio eta gauzapen zuzena bermatzeko.