Euskal Herriko 22 ikastetxek hartu dute parte Haur Liburuaren Eguneko postal lehiaketan

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 3 abril 2014 13:57
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko 22 ikastetxek hartu dute parte Galtzagarri elkarteak "Gonbidatu Hans Christian Andersen ...-ra" izenburupean antolaturiko Haur Liburuaren Eguneko postal lehiaketan. Bilbo, Trapagaran, Amoroto, Ggautegiz-Arteaga, Markina-Xemein, Iurreta, Donostia, Zarautz, Bergara, Hondarribia, Azkoitia, Oñati, Itsasondo, Ataun, Tolosa, Gabiri, Bidania eta Duranatik jaso dira postalak.

   Hans Christian Andersenen (1805-1875) jaiotza gogoratuz apirilaren 2an ospatzen da Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak (OEPLIrekin batera) Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko neska-mutilei zuzendutako lehiaketa antolatu du.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, honakoa zen proposatzen zena: postal bat egin behar zen bizi garen herriko txoko bat, gune bat, monumenturen bat, eskulturaren bat edo paisaiaren bat irudikatuz, eta horrekin batera, testu labur bat idatzi berriz etortzeko gonbidapena eginez eta leku hori zergatik aukeratu den azalduz.

   Izan ere, Hans Christian Andersenen oroitzapenetan jasota dagoenez, idazlea Euskal Herriarekin maiteminduta zegoen, eta bisitan izan zen duela ehun urte baino gehiago. Baina garai hartan lurralde hau oraingoaren oso-oso desberdina zenez, orain nolakoa den erakustea izan da lehiaketaren xedea.

   Bada, Galtzagorri elkarteak 22 ikastetxetatik jaso ditu postalak, eta kategoria bakoitzeko irabazleen izenak apirilaren 7an jakinaraziko ditu bere webgunean eta Facebook eta Twitter sareen bideez. Sariak diploma bana eta liburu sorta bana izango dira.

Contenido patrocinado