BILBO 8 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkariak (EHAA) ez du aldaketa handirik izan 1980tik gaur egun arte arte, eta orain, hogeita hamar urte eta gero, berritu egin da, Eusko Jaurlaritzak jakinarazitakoaren arabera.
EHAAk orain arte erabili duen formatuak 1936ko urriaren 7ko Dekretuan du jatorria, orduan argitaratu baitzen lehenengo aldiz paperean "Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerkoa". Ñabardura historiko horretaz aparte, gaur egun indarrean den EHAAren aurrekari modernoa Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala da, zeinen lehenengo alea 1978ko ekainean argitaratu zen eta 1980ko apirilaren 27an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea. Ordutik gaur egunera arte EHAAk ez du aldaketarik izan.
Formatu aldaketa hori etenik gabeko hobekuntza-prozesu baten segida baino ez da. Lehen urratsa EHAAren digitalizazioa izan da, eta horren ondorioz ez dute berririo ere aldizkari ofizialaren paperezko ediziorik argitaratu. EHAAren irudia berriztatu zen geroago, diseinuarekinn hasi eta funtzionalitatearekin jarraituz.
Uztailaren 5etik formatu eguneratua eta modernoa du EHAAk, euskarazko eta gaztelaniazkoa testuak bereizita agertzen diren formatua hain zuzen ere, bakoitza bere aldetik bereizita.
Bezeroek EHAA konsultatzeko beste aukera bat ere badu, aldi berean ikus ditzake euskarazko eta gaztelaniazko testuak. Horrek aukera emango dio gura duen testuan sartzeko eta hizkuntza ikasi eta aberasteko. Bidenabar, urteetan buletina modu tradizionalean elebietan irakurtzeko ohitura izan duten bezeroek lehengo eran egiten jarraitu ahal izango dute, buletina euskarazko eta gaztelaniazko bi zutabetan kontsultatuz.
Administrazioa modernizatzeko prozesuaren sartzen da egitasmo hau. EAEko Administrazio arrazional bat taxutzea lortu nahi da, eta uneoro erantzunak eman gizartearen premiei, kosturik txikienean, eperik laburrenean eta moduri egokienean.