"Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" aurkeztuko da asteazkenean, Bilbon

"Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa".
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 2 julio 2019 14:17

BILBO 2 Jul. (EUROPA PRESS) -

"Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" lana aurkezteko ekitaldia egingo da asteazkenean, uztailaren 3an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, goizeko 11:30ean, Akademiak bere webgunean jakinarazi duenez.

2009ko bere Barne Jardunaldietan hartu zuen Euskaltzaindiak "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" abiatzeko erabakia, eta ordutik, lantaldean aritu izan dira Julen Manterola, Iñaki Segurola, Gabriel Fraile eta Koro Segurola, guztiak Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.

"Hiztegi etimologikoa hizkuntzaren barne historia aplikatua baizik ez da, hots, fonologia, morfologia, dialektologia eta sintaxi diakronikoan oinarritu eta hitzen (sarreren) inguruan antolatutako hizkuntzaren historiaren ikerketa eta azalpena", adierazi du Akademiak.

Contenido patrocinado