Euskaltzaindiak Arantzako Aterpean egingo du 2026ko Ahots Baten sormen egonaldia, abenduaren 26tik 30era

Ahots Baten sormen egonaldia
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 13 noviembre 2026 13:12

BILBO 13 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez antolatzen duen Ahots Baten sormen egonaldia Arantzako Aterpean (Nafarroa) izango da aurten, abenduaren 26tik 30era, eta izena emateko epea abenduaren 4ra arte dago zabalik. Asmoa da 15 edta 22 urte arteko gazteek sormena sustatzea, euren arteko harremanak sortzea eta esperimentatzeko espazio bat eskaintzea.

Euskararen Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, Ahots Baten egonaldia 2015az geroztik antolatzen da, eta bertaratzen diren gazteek bertsolaritza, literatura, kontalaritza, kantagintza eta antzerkia landuko dituzte, besteak beste.

Parte hartzaileek bide horretan lagun izango dituzte tailerrak eta emanaldiak eskainiko dituzten honako sortzaile gonbidatu hauek: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak.

Egonaldian parte hartzeko izena emateko epea irekita dago jada, eta abenduaren 4an bukatuko da. Matrikularen prezioa 130 eurokoa da autobusa, lotarako lekua eta jatekoak barne.

Contador

Contenido patrocinado