Euskaltzaindiak Jagonet kontsulta zerbitzua eguneratu du, 37 fitxa berri erantsiz

Euskaltzaindiak Jagonet kontsulta zerbitzua eguneratu du
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 19 octubre 2026 15:31

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Jagonet kontsulta zerbitzuko datu basea eguneratu du, aldika-aldika egin ohi duen eran, eta 37 fitxa berri eskegi ditu webgunean, zalantza lexiko, ortotipografiko, onomastiko eta morfosintaktikoekin, Akademiak jakinarazi duenez.

Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta zerbitzu bat da, Euskaltzaindiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Erabiltzaileak bi bide ditu hizkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko: horiek datu basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.

Bada, eguneraketa berriarekin, momentu honetan, Jagonet zerbitzuak hizkuntzari buruz herritarrek bidalitako galderei emandako erantzunen 907 fitxa adierazgarri dauzka sarean kontsultatzeko moduan: 2020ra arteko lehen 686 haiei, 80 erantsi zitzaizkien 2022an, beste 72 fitxa 2023an, 52 fitxa 2024an, 2025eko urtarrilean 17 eta orain 37.

Contenido patrocinado