Eusko Jaurlaritzak 221.000 euro inbertituko ditu Ikusmer behatokian "etorkizuneko joera komertzialak aztertzeko"

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 septiembre 2010 13:26

GASTEIZ 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Pilar Zorrila Merkataritza eta Turismo sailburuordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak 221.000 euro inbertituko dituela egungo ikasturte politikoan Ikusmer Merkataritzaren Euskal Behatokian, "etorkizuneko joerak aztertzeko eta merkataritza sektoreko informazio iturri gisa erreferente bihurtzeko" helburuarekin.

Zorrillak prentsa ohar batean gogoratu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2008an sorturiko "Ikusmerren aldeko apustu irmoa" egin duela, eta etorkizuneko inbertsioei esker "edukia eman" nahi diola nabarmendu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak adierazi du Zorrilla sailburuordeak Gasteizen egiten ari den Urban Comerce III. Biltzarraren inaugurazioan parte hartu duela, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatearekin eta Angel Allue Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Merkataritza zuzendariarekin batera.

Biltzarraren inaugurazioan egindako agerraldian, Zorrillak gogoratu du merkataritza sektoreak kontsumitzaileak izan behar dituela beti "bere erabakien erdigunean". "Dena pasatzen da haien ezagupenetik, zerk motibatzen dituen eta nola jokatzen duten jakitetik", gaineratu du.

Contenido patrocinado