DONOSTIA 8 Jun. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Lurraldebus sistemaren UK07 lineako autobusen zerbitzu berezia eskainiko du igandean, ekainaren 10ean, Zumaia eta Oikia artean, Oikian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna dela eta. Oikiako geralekuak errepidean burutuko dira, auzoan sartu gabe.
Euskotrenek jakinarazi duenez, Zumaiatik lehen autobusa 08.10ean irtengo da, eta 10.00etatik aurrera, ordubetean behin zerbitzuak izango dira 20.00ak arte. Azken autobusa 21.35ean irtengo da Zumaiatik. Halaber, Oikiatik lehen autobusa 09.20an abiatuko da, eta 10.15etik orduan behin izango dira, 20.15 arte.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.