Euskotrenek Bilbo-Deba tren linea indartuko du gauez datozen bi larunbatetan, Traña-Matienako jaiak direla eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 24 abril 2014 12:44

BILBO 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Bilbo-Deba linean datozen bi larunbatetan, apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, Traña-Matienako (Abadiño, Bizkai) San Prudentzio jaiak direla eta. Zerbitzu bereziek ohiko ordutegia osatuko dute, Euskotreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.

Contenido patrocinado