Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du ostiralean Sondikako San Juan jaiak direla eta

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 19 junio 2025 14:13

BILBO 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko tren zerbitzua eskainiko du Sondikako San Juan jaiak direla eta ostiralean, ekainaren 20an, joan-etorriak errazteko asmoz.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, ostiraletik larunbaterako gauean trenen irteera bereziak izango dira Lezama-Sondika tartean bi noranzkoetan. Larunbatetik iganderako gauean, aldiz, ohiko trenak ibiliko dira.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko app ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean, eta informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo edo 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete.

Contenido patrocinado