DONOSTIA 17 Feb. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak eguneko tren zerbitzu bereziak jarriko ditu larunbatean eta igandean Topo linean (Lasarte Oria-Hendaia), Donostiako Inauteriak direla eta.
Horrela, konpainiak iturriek jakinarazi dutenez, Donostia-Oiartzun ibilbidean, 15:15etik 21:15era trenak 15 minuturik behin ibiliko dira(20:00etan izan beharrean 20:05ean), eta 21:15etik 22:15era 30 minuturik behin. Oiartzunera azken trena 22:51n irtengo da.
Donostia eta Hendaia artean, 15:15etik 21:45era trenak 30 minuturik behin izango dira, eta Lasarte Oriatik Hendaiara, 14:59tik 21:29ra, 30 minuturik behin. Oiartzunera azken trenak 21:59an eta 22:29 abiatuko dira.
Bestalde, Oiartzun-Lasarte Oria ibilbidea, trenak 30 minuturik behin izango dira, 15:50etik 21:50era, eta Oiartzun eta Donostia artean, 15:20tik 21:50era, 15 minuturik behin. Azken trenak 22:20an, 22:36an eta 22:50ean irtengo dira.
Hendaia eta Lasarte Oria artean, 15:03tik 21:33ra, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta Hendaia eta Donostia artean ere, 15:03tik 22:33ra, 30 minuturik behin. Gaueko trenak ohiko eskaintzaren arabera ibiliko dira, hau da, ordu birik behin Lasarte Oria eta Hendaia artean.
Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko 902 543 210 telefonora dei daiteke. Halaber, informazio gehiago jaso daiteke geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es webgunean.