Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, emakumeen Kopako Real-Sevilla partida dela eta

Publicado: sábado, 16 febrero 2019 10:50

DONOSTIA, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, otsailaren 17an, Anoetan jokatuko den Real-Sevilla emakumezkoen Kopako finalaurrekoa dela eta.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Anoetara hurbiltzeko trenak eskainiko dira Hendaiatik (15:33), Irundik (15:48), Oiartzundik (15:43), Errenteriatik (15:38), Altzatik (15:35 eta 16:05), Lasartetik (16:00), Amaratik (15:52) eta Zumaiatik (15:00 eta 15:11).

Partida bukatu ondoren, Anoetatik itzultzeko zerbitzuak izango dira Hendaiara (18:18, 18:33 eta 18:38), Altzara (18:25 eta 18:43), Lasartera (18:40 eta 19:07) eta Zumaiara (18:44). Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira, eta zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan egingo dute geldialdia.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, Euskotrenen app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.