Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 22 febrero 2019 11:17

BILBO 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durango-Matiko-Durango tartean larunbatean, otsailaren 23an, Durangon ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdia dela eta, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, goizean, larunbatetako ohiko zerbitzua osatuko duten hiru zerbitzu berezi eskainiko dira Matikotik Durangora, 10:22an, 11:22an eta 12:22an. Era berean, larunbat gauean, bi orduan behin izaten den ohiko zerbitzua indartuko da tren bereziekin, eta trenak 30 minutuan behin irtengo dira Durangotik Matikora gauaren zati handian. Matikotik Durangora eta Euskotreneko gainerako lineatan zerbitzua larunbat gauetako ohikoa izango da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, nahi duenak informazioa jaso dezake Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.

Contenido patrocinado