Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Gatibuk Gernikan emango duen kontzertua dela eta

Archivo - Gatibu
GATIBU - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 4 junio 2025 11:31

BILBO 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du larunbatean, ekainaren 7an, Gatibu taldeak Gernikan eskainiko duen 'Azken Zoramena Gernikan' kontzertu berezia dela eta.

Euskotrenek jakinarazi duenez, zerbitzu bereziaren helburua da garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea ekitaldiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileei tren desberdinetan banatzen laguntzea.

Horrela, E4 Bilbo-Bermeo linearen larunbatetako ohiko zerbitzua indartuko da Zornotza-Gernika-Bermeo tartean arratsalde-gau partean. Trenak ez du geldialdirik egingo Lurgorriko geralekuan larunbateko 23:47tik igandeko 03:39ra bitartean eta sarbidea itxita egongo da.

Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die kontzertura trenez joango direnei, app ofiziala edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailea erabiliz. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.

Contenido patrocinado