BILBO 17 Ene. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikastetxea eta hizkuntza-eredua bezalako alderdietan familiek 2013-2014 ikasturteko matrikulazio aldian dituzten nahiak "ahalik eta gehien" aintzat hartzen ahaleginduko da.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordearekin batera, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta DBHn aurrematrikula egiteko kanpaina aurkeztu dute ostegun honetan Bilbon, eta han egin ditu adierazpenok. "Euskal Eskola Publikoa" kanpaina urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra egingo da.
Kanpaina honetan, ikastetxeek eurek bideratuko dituzte eskaerak, baina, edonola ere, izapideak errazteko, interesatuek internet bidez ere egin ahal izango dute eskaera, www.hezkuntza.net webgunearen bitartez. Kasu horretan, eskaera bete ostean, lehen aukera gisa zehaztutako ikastetxera joan beharko dute eskatutako dokumentazio guztia entregatzera.
Seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoek 586 ikastetxe izango dituzte bi urteko haurrentzat (horietatik 353 publikoak, hots, %60,2) eta 545 hiru urtekoentzat (331 publikoak, hau da, %60,7).
Horrela, aurrematrikula aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da. Otsailaren 19an, eskatzaileen zerrenda argitaratuko da, eta martxoaren 4 plazen esleipenaren behin-behineko zerrenda. Egun horretatik martxoaren 15era erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, eta martxoaren 21ean behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Azkenik, apirilaren 12an, bigarren eta hirugarren aukerak argitaratuko dira.
Bestalde, Cristina Uriartek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek "herriaren apustua" diren aurrekontu-sailak mantenduko dituela ziurtatu du, tartean Hezkuntza Sailera bideratua.
Halaber, datorren astelehenean Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroarekin bilduko dela iragarri du, "lan bateraturako bidea hasteko eta aurrera nola egon dezakegun" ikusteko.