Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxeak goiz eta arratsaldeko ordutegia abiatu du

Ignacio Aldecoa kultur etxea, Gasteizen
ARABAKO FORU ALDUNDIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 5 octubre 2020 11:42

GASTEIZ 5 Oct. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxea astelehen honetan hasi da berriro goizeko eta arratsaldeko ordutegi zatitua eskaintzen. Horrela, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 14:00etara larunbatetan, Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Aretoko irakurketa eta kontsulta zerbitzuak, mailegu pertsonalak eta liburutegien arteko maileguak normaltasunez funtzionatzen dute, baina beste batzuk etenik daude oraindik, esaterako, hemeroteka edo erreserbak egiteko aukera, materialak berrogeialdian egon behar izateagatik.

Berritasun gisa, Ignacio Aldecoa kultur etxeak mailegu eskaeren zerbitzua jarri du martxan, erabiltzaileak aukera izan dezan mailegatuta ez dagoen liburu bat erreserbatu eta liburutegian jasotzeko.

Kultur guneak zorrotz betetzen jarraitzen du edukiera baimenduen baldintza: 50 pertsona mediatekan, 50 pertsona haurrentzako sailean, 117 pertsona kontsulta eta mailegu gelan eta 76 pertsona ekitaldi aretoan.
Oraingoz ekitaldi aretoa ez da lagako kultura etxetik kanpoko jarduerak egiteko.

Bestalde, arduradunek jakinarazi dutenez, osasun krisi egoerak eragina izan du erositako materialaren kopuruan: uztailean 3.086 material erosi ziren (2019an 11.857), abuztuan 3.966 (8.899) eta irailean 3.926 (9.202). Bi arrazoi nagusi daude beherakadan: krisiari berari lotuta, goizeko ordutegian jardutea eta eLiburutegiak izan duen bultzada.

Contenido patrocinado