Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak bi sorkuntza tailer berri antolatu ditu ikasturte honetarako

Archivo - Dantza
AYTO. VITORIA-GASTEIZ - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 9 febrero 2026 9:19

GASTEIZ 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak bi sorkuntza tailer berri programatu ditu ikasturte honetarako, bata otsail honetan eta bestea ekainean, Ikasketa Profesionaletako ikasleei zuzenduta. Matxalen Bilbao eta Ines Aubert dantzari eta koreografoak izango dira lantegien gidariak.

Dantzaz/Atalak Sarea erakundearekin egindako lankidetza hitzarmenaren barruan antolatu da eskaintza, "ikasketa praktikoa aberasteko eta sorkuntza koreografikoarekin zuzeneko esperientzia eskaintzeko", Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak azaldu duenez.

Matxalen Bilbaok gidatutako tailerra izango da lehena, astelehen honetan eta asteartean, otsailaren 9an eta 10ean, kontserbatorioan bertan, Ikasketa Profesionaletako 5. eta 6. mailetako ikasleekin. Ines Auberten lantegia ekainaren 3an eta 4an izango da, eta Ikasketa Profesionaletako 3. eta 4. mailetako ikasleekin eta 1. eta 2. mailetakoekin egingo du lan.

"Prestakuntza horren bidez, ikasleek esperimentatzea, parte hartzea, ikastea eta sortzea bilatzen da, koreografoek gidatutako proposamenetatik abiatuta. Horrela, dantzaren sortze prozesuaren barruan koreografia sorkuntzarako, konposiziorako, inprobisaziorako eta interpretaziorako tresnak garatuko dituzte", zehaztu du zinegotziak.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado