Gasteizko tranbia zerbitzuak aldaketak izango ditu igandean Martin Fiz Maratoia dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 6 mayo 2025 11:47

GASTEIZ 6 May. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak aldaketa batzuk egingo ditu Gasteizko tranbiaren zerbitzuan igandean, maiatzaren 11n, Martin Fiz Maratoia dela eta.

Hain zuzen ere, Euskotrenek jakinarazi dunez, tranbia zerbitzua eten egingo da Angulema-Honduras tartean 08:00etatik 09:30era, Antso Jakituna-Angulema tartean 09:30etik 11:00etara eta Abetxukuko adarrean 08:00etatik 11:00etara. Gainerako zerbitzuak normaltasunez ibiliko dira.

Informazio gehiago jaso nahi duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea, app ofiziala eta 944 333 333 telefonoa.

Contenido patrocinado