Gasteizko tranbiak aldaketak izango ditu igandean Martin Fiz Maratoia dela eta

Archivo - Tranbia Gasteizen.
EUSKOTREN - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 8 mayo 2026 16:52

GASTEIZ 8 May. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak aldaketa batzuk egingo ditu Gasteizko tranbiaren zerbitzuan igandean, maiatzaren 10ean, hiriko kaleetan zehar jokatuko den Martin Fiz Maratoia dela eta.

Zehazki, Euskotreneko iturriek jakinarazi dutenez, tranbia zerbitzua eten egingo da Angulema-Honduras tartean 08:00etatik 09:30era, Antso Jakituna-Angulema tartean 09:30etik 11:00etara eta Abetxukuko adarrean (Abetxuku-Honduras) 08:00etatik 11:00etara.

Gainerako zerbitzuak normaltasunez ibiliko dira. Edonola ere, informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea, app ofiziala eta 944 333 333 telefono zenbakia.

Contador

Contenido patrocinado