GASTEIZ 24 May. (EUROPA PRESS) -
Gasteizko Udal Musika Bandak 'Musika Aire Zabalean' zikloaren beste edizio bat hasiko du ostiralean, maiatzaren 26an, eta guztira bederatzi kontzertu eskainiko ditu urriaren 12ra bitarte, Luis Orduña zuzendariaren eta Iker Olazabal zuzendariondokoaren aginduetara.
Arduradunek azaldu dutenez, Ur Lorategi Sekretuan izango dira hitzordu gehienak, eta ostiralean hasiko dira, 'Izan... ala ez izan... enigma handia' kontzertuarekin. Ondoren, 'Gasteizko guda Beethovenek kontatuta' emanaldiaren bi saio izango dira, ekainaren 2an eta ekainaren 4an, azkena Arana auzoko San Jose plazan. Luis Orduñak zuzenduko ditu hiru kontzertuak.
Iker Olazabalek hartuko du Orduñaren tokia hurrengo bi emanaldietan: ekainaren 16an 'Natura eta Musika' eta uztailaren 7an 'Europa Erdigunea'. Luis Orduñak emango dio amaiera uztaileko programazioari, hilaren 14an 'Folklorea edo Sinfonismoa?' kontzertua zuzenduz.
Programazioak irailean jarraituko du Ur Lorategi Sekretuan egingo diren bi kontzerturekin: 'Deskribapenak', hilaren 8an, eta 'Musika abenturak, 29an. Iker Olazabalen zuzenduko ditu bi emanaldiak.
'Musika Aire Zabalean' zikloa amaitzeko, Gasteizko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du urriaren 12an, Pilar jaien baitan. Azken kontzertu horretarako 'Mundu ideala' izena aukeratu du Iker Olazabalek.