Gasteizko Udalak teilatuen potentzial fotovoltaikoaren informazioa ematen duen tresna aukeztuko die herritarrei

Teilatuak Gasteizen
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 27 marzo 2025 10:46

GASTEIZ, 27 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Udalak eguzki mapa bat landu du, hau da, herritar orori hiriko teilatu guztien potentzial fotovoltaikoari buruzko informazioa eman ahal izateko tresna, eta apirilaren 3an aurkeztuko die herritarrei, Aldabeko gizarte etxean.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Eraldaketa Komunitariorako Bulegoaren bitartez eta ImpactE enpresarekin lankidetzan egindako tresna berritzailearen funtzionamendua eta teilatu lauen eguzki potentziala erraz eta azkar jakiteko modua ezagutaraziko dira.

Herritar guztiei irekitako ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta bertaratutakoei azalduko zaie bisore fotovoltaikoak nola lagun dezakeen zenbatesten zenbat eguzki panel instala daitezkeen eta zenbat energia sor eta argiaren fakturan zenbat aurreztu daitekeen.

Eguzki plakak instalatzeko eremu erabilgarriak ikustea errazteaz gain, erabakiak hartzeko funtsezko informazioa ere ematen du tresnak. Era berean, datu pertsonalizatuak ematen ditu inbertsioari, errentagarritasunari eta CO2 emisioen murrizketari buruz, eta, horrela, "errazagoa izango da erabakiak hartzea, pertsona gehiagok egin dezaten eguzki energiaren aldeko apustua".

Jardunaldirako lekuak mugatuak direnez, bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoarekin jar daiteke harremanetan.

Contenido patrocinado